Lege oharra

Datu pertsonalen tratamendua eta datu horien zirkulazio askea arautzen dituen pertsona fisikoak babesteari buruzko 2016/679 Erregelamenduaren (EB) 13. artikuluan xedatutakoaren arabera, Bogan Taldeak (Agintzari S.C.I.S., Zabalduz S.C.I.S., Hirube S.C.I.S., Adaka S.C.I.S., Zakan Sozial S.C.I.S., Bogan S.C.I.S. eta Área 3 S.L.) hurrengo informazio hau ematen du kontsultak egiten dituzten edo informazioa eskatzen duten pertsonen datu pertsonalen tratamenduari buruz.

Lege ohar honek Bogan Taldearen (Agintzari S.C.I.S., Zabalduz S.C.I.S., Hirube S.C.I.S., Adaka S.C.I.S., Zakan Sozial S.C.I.S., Bogan S.C.I.S. eta Área 3 S.L., aurrerantzean, “Grupo Bogan S.C.I.S.” izendatuko dena) web gunearen zerbitzuaren erabilera arautzen du. Honen helbide soziala Madariaga etorbidean, 1. 4. solairuan kokatzen da, 48014 Bilbo, Bizkaian,  F95925814 IFK kodearekin.

Legeria

Orokorrean, Bogan Taldeko eta webguneko zerbitzu telematikoak erabiltzen dituzten pertsonen arteko harremanak Espainiako legediaren eta eskumenaren menpe geratzen dira.

Alderdiek berariaz uko egiten diote dagokien Foruari, Bilboko epaitegi eta auzitegien esku uzten dutelarik kontratu-baldintza hauek interpretatzean edo gauzatzean sor daitekeen edozein eztabaida ebazteko eskumena.

Edukia eta erabilera

Webgunearen erabiltzailea denak badaki eta onartu egiten du webgune honetara sartzeak ez dakarrela, inola ere, Bogan Taldearekin harreman komertziala hastea. Webgunearen titularra ez da sare kolaboratzaileak eman dezakeen iritziekin erlazionatzen. Bogan Taldeak beretzat gordetzen du webgunean egoki iritzitako aldaketak aldez aurretik jakinarazi gabe egiteko eskubidea, baita honen bidez ematen diren edukiak eta zerbitzuak aldatu, ezabatu edo gehitzekoa, horiek bere zerbitzarietan aurkezteko edo kokatzeko eskubidearekin batera.

Jabetza intelektuala eta industriala

Webgunea osatzen duten elementu guztiek, haren egitura, diseinua, iturburu-kodea eta bertan agertzen diren logoak, baita markak eta gainerako zeinu bereizgarriak ere, Bogan Taldearen edo honen sare kolaboratzailearen titulartasunekoak dira, eta jabetza intelektual eta industrialaren eskubideek babesten dituzte.

Era berean, Web Guneko irudi eta beste elementu grafiko guztiak jabetza intelektual eta industrialaren eskubideen bidez babestuta daude.

Bogan Taldeak “framing”-a edo bere webguneen diseinua, jatorrizko konfigurazioa edo edukiak aldatzen dituen beste edozein mekanismo erabiltzea debekatzen ditu.

Edukien erabilerak lizentziamendu partikularra errespetatu beharko du. Horrenbestez, erabat debekatuta dago horiek erabiltzea, erreproduzitzea, banatzea, jendaurrean jakinaraztea, eraldatzea edo antzeko beste edozein jarduera egitea, Bogan Taldeak aldez aurretik eta berariaz baimena eman ez badu.

Bogan Taldeak bere atarian publikatutako testu eta edukien kopia osoa edo partziala egiteko baimena emango du, baldintza guzti hauek betetzen diren kasuan:

  • Edukien, dokumentuen edo grafikoen osotasunari eustea.
  • Bogan Taldea berariaz aipatzea horien iturri eta jatorri gisa.
  • Erabilera horren xedea eta helburua bateragarria izatea webgunearen helburuekin eta/edo Bogan Taldearen jarduerarekin.
  • Ez da merkataritza-erabilerarik egin nahi. Ondorioz, debekatuta dago horiek banatzea, jendaurrean jakinaraztea, eraldatzea edo deskonpilatzea.

Beste edozein erabilera egiteko, Bogan Taldeari aldez aurretik jakinarazi beharko zaio, honek espreski baimendu behar duelarik.

Hirugarrengoen produktuen eta zerbitzuen aipuei dagokienez, Bogan Taldeak jabetza industrialeko eta intelektualeko eskubideak aitortzen dizkie titularrei. Bogan Taldean aipatu edo agertzen bada ere, ez da horien gaineko inolako eskubide edo erantzukizunik sortzen, ezta huen aldeko babesa edo gomendiorik bermatzen.

Bogan Taldeak hirugarrengoen jabetza intelektual eta industrialaren eskubideak errespetatzen dituela adierazten du; horregatik, gure Webguneak haren eskubideak urratzen ari direla uste bada, Bogan Taldearekin harremanetan jartzeko eskatzen dugu.

Erantzukizuna

Bogan Taldeak ez du bermatzen webgunera sartzerakoan edo haren edukietan akatsik egongo ez denik, ezta beti eguneratuta egongo denik ere, hala ere Bogan Taldeak ahaleginik onenak egingo ditu horiek saihesteko, zuzentzeko edo eguneratzeko.

Bogan Taldearen webguneetara sartzearen eta webguneetan dagoen informazioa baliatzearen  erantzukizuna erabiltzaileena izango da soilik.

Bogan Taldeak ez du bere gain hartuko web orria erabiltzen dutenen sistema informatikoari (hardwarea eta softwarea), edo bertan biltegiratutako fitxategi edo dokumentuei sor dakizkiekeen balizko segurtasun-akatsen erantzukizunik, webguneko zerbitzu eta edukietara konektatzeko erabilitako ordenagailuan birusak egotekotan, edo nabigatzailearen funtzionamendu okerraren edo haren bertsio eguneratu gabeen erabileraren ondorioz sor daitezkeen kalteen erantzunbeharrik ere.

Bogan Taldeak ez du bere Webguneko foroetan, txatetan, blogetan, iruzkinetan, sare sozialetan eta bestelako sareetan modu independentean besteek argitaratu dituzten edukien edo informazioaren gaineko erantzukizunik hartzen.

Hala ere, LSSIn xedatutakoa betez, Bogan Taldea pertsona, agintari eta segurtasun-indar guztien esku jartzen da, eta modu aktiboan lagunduko du estatuko edo nazioarteko legedian, hirugarrenen eskubideetan edo moral eta ordena publikoan eragina izan dezaketen eduki oro kentzen edo, hala badagokio, blokeatzen. Webgunean sailkapen hau jaso dezakeen edukiren bat dagoela uste bada, jar zaitez harremanetan Grupo Boganekin.

Bogan Taldeak ez du webgunean agertzen diren posta elektronikoko helbideen bidez ematen diren erantzunen ardura bere gain hartzen, eta, beraz, ezin izango da inolaz ere ondorio juridiko loteslerik ondorioztatu.

Estekak edo hiperestekak

Gure webgunean agertzen diren estekek beste web edukietara bidera dezakete. Esteka horien helburua Internet bidez interesekoak izan daitezkeen baliabideak bilatzen laguntzea da. Hala ba, orri horiek ez dira Bogan Taldekoak, bere edukiak berrikusten ez dituelarik. Hori dela eta, Bogan Taldeak ez du inolako erantzukizunik hartuko gune horietan ager daitezkeen eduki, informazio edo zerbitzuengatik. Berri horiek informatzeko baino ez dira izango, eta ez dute inolako harremanik eragingo Bogan Taldearen eta eduki honen titular diren pertsona edo erakundeen artean. Bogan Taldea ezingo da estekatutako orrialdearen funtzionamenduaz edo orri hori sartzeak edo erabiltzeak eragin ditzakeen kalteez arduratu.

Bogan Taldearen webguneetarako estekek baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Esteka ezartzeak ez du ekarriko horri buruzko inolako akordio, kontratu, babes edo gomendiorik ematea.
  • Hiperesteka ezartzen duen web orriak ez du izango legez kontrako, diskriminaziozko, onartutako printzipio etikoen aurkako edo ordena publikoaren aurkako edukirik, ez eta hirugarrenen edozein eskubideren aurkakorik ere.
  • Bogan Taldeak bere webgunerako esteka bat kentzeko eskatu ahal izango du, inolako arrazoirik alegatu gabe. Kasu horretan, esteka egin duen orriak berehala ezabatu beharko du, Bogan Taldearen jakinarazpena jaso bezain laster.
  • Hiperestekaren ezarpenak eskain ditzakeen eduki edo zerbitzuen kalitatea, zehaztasuna, fidagarritasuna, zuzentasuna edo moraltasuna ez da Bogan Taldearen gain geratzen, ezta bermatzen ere. Erabiltzaileak bere erantzukizunpean hartzen ditu hiperestekaren web-orrira sartzeak ekar ditzakeen ondorioak, kalteak edo ekintzak.
  • Hiperesteka ezartzen duen webguneak ezingo du Bogan Taldearen marka, izena, logotipoa, eslogana edo bestelako zeinu bereizgarririk ipini, hiperesteka bera osatzen duten zeinuak edo horien erabilera Bogan Taldeak aldez aurretik eta berariaz baimendu ezean.